XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IKASTOLA PUBLIKOA - IKASTOLA PRIBATUAPlanteamendu honek beste pondu bat ukitzera narama eskutik, ikastola publiko eta pribatuarena alegia.
Garrantzizkoa arloa noski eta gaurregun eztabaidakizun dena.
Hemen aipatzen baldin badut, arazoak erlijio bizitzarekin ukan dezakeen zerikusiagatik da.
Heziketa, gizartearen eginkizunHeziketa, gizartearen eginkizuna, egintza, dela esanaz hasiko naiz, eta gizarte guziaren eginkizuna gainera, Herriarena esango litzake gure artean.
Baina hau argitzeko galdetu egin behar: Zer da, ordea, Gizartea? Nork osatzen du Gizartea?.
Itzulimitzuli batean esango dut: Gizartea, bitarteko (
Eta Gizartearen erantzun-eramailea Estadua edo Agintea da.
Bitarteko gizarte hauetako bat, eta oinarrizkoenetakoa, Familia da.
Edukazioa Gizartearen eginkizuna baldin bada, eta Gizartea bitarteko gizarteez osaturik baldin badago, bitarteko gizarte hauek eraman lezakete heziketa lana.
Gizarteko gizon guzientzat heziketa bat iristea eta agindu-erreglamendu batzuen bidez hori lortzea, izanen da Estaduaren lana, bera bait da Guziekiko Ontasunaren (
Bitarteko elkarteak heziketa lana aurrera eraman dezakeela esaten nuen.
Familia, Gizartearen osagarri garrantzizkoena denez, eginkizun hortaz ardura daiteke, areago oraindik: gurasoek horretarako duten eskubide-lehenengotasuna irmoki baieztatu behar da, honetan ere Izadiaren legeari men emanaz (Ikus